Itzulpen memoria

Itzulpen memoriak testu-biltegi batzuk dira, hizkuntza bateko jatorrizko testuak eta testu horien beste hizkuntza bateko itzulpenak lerrokatuta gordetzen dituztenak. Itzulpen memorien definizio hau bat dator corpus paraleloen definizio onartuenetako batekin (Baker, 1995a). Horregatik, itzulpen memoriak corpus paraleloak direla esan daiteke.

Horrela, itzulpen memoriak edo corpus paraleloak jatorrizko testuez eta helburu hizkuntzara itzulitako testuez osatuta daude. Testu horiek, gainera, itzulpen-unitate edo segmentuen arabera lerrokatuta daude. Euren baliokideekin batera gordetzen diren itzulpen-unitateak definitzeko moduak askotarikoak dira, esaldi amaiera markatzen duten puntuazio zeinuak (.,?,!,:, ...) edo paragrafo saltoak dira lagundutako itzulpen sistemek sarrien erabiltzen dituztenak bestelakorik zehaztu ezean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search